Taungoo dinastia

Toungoo Inperioa, 1580. urteko mapa

Toungoo dinastiak XV. edo XVI. mendetik XVIII. menderaino gobernatu zuen Birmania.

Inperioaren sortzailea Minkiinio erregea (1486–1531) edo bere seme Tabinshwehti (1531–1550) izan zitekeela uste da, baita inperioa zabaldu eta batu zutenak ere. Tabinshwehtiren koinatu Bayinnaung-ek (1551–1581) dinastiaren mugak zabaldu zituen Laos eta Siamgo (Thailandia) zati handi bat erantsiz. Bayinnaungen bilobak, Anaukpetlun-ek, bateratze politikarekin jarraitu zuen, eta portugaldarrak eta rakhinetarrak kanporatu zituen Birmaniaren hegoaldetik.

Ezein agintarik ez zuen Arakan (Birmaniako hegoaldea) konkistatzea lortu, nahiz eta Tabinshwehti, Bayinnaung eta beste batzuk saiatu. Bayinnaung hil ondoren, inperioa, poliki-poliki, desegiten joan zen, baina dinastiak 1752ra arte iraun zuen.

Bere garaian, Toungoo Inperioa Asiako hego-ekialdeko inperiorik handiena eta boteretsuena izan zen, baita inperiorik aberatsenetako bat ere, Manipur, Txinako Shan estatuak, Siam eta Lan Xang ere barne bilduz. Hala ere, Asiako hego-ekialdeko historiako inperiorik handiena ere eroriko zen 1581ean, Bayinnaung hil eta 18 urtera.

Dinastia azkar elkartu zen Nyaungyan Min eta bere seme Anaukpetlun-en gidaritzapean, erresuma txikiago eta maneiagarriagoa berreskuratzea lortu baitzuten, 1622rako Behe Birmania, Goi Birmania, Shan estatuak eta Lan Na barne hartzen zituena. Berrezarritako Toungooko erregeek, Ava-n (Inwa) oinarrituta, sistema juridiko eta politiko bat sortu zuten, zeinaren oinarrizko ezaugarriak Konbaung dinastiaren mendean iraungo zuten XIX. mendera arte. Koroak erabat ordezkatu zituen herentziazko buruzagitzak Irrawaddy haranean zehar izendatutako gobernadoreekin, eta Shan buruzagien herentziazko eskubideak asko murriztu zituen. Mendeetako negozio eta administrazio erreformek ekonomia oparoa eraiki zuten 80 urte baino gehiagoz.

Erreinua, pixkanaka, gainbeheran sartu zen bere erregeen «jauregi-gobernuaren ondorioz». 1720ko hamarkadan hasita, Chindwin ibaiako meiteiarren erasoak eta Chiang Maien matxinada bat jasan zuen erreinuak. Meiteiarren erasoak areagotu egin ziren 1730eko hamarkadan, eta Birmania erdialdeko lurralde sakonagoetara iritsi ziren. 1740an, Behe Birmaniako Mon herriak matxinada bat hasi zuen, Hanthawaddiko Erresuma Berrezartua sortuz. Hanthawaddiko armadek Inwa eskuratu zuten 1752an, eta 266 urte zituen Toungoo dinastiarekin amaitu zuten.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search